¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
viernes
05. sep 2008
Inicio arrow Pueblos arrow Palestina arrow Palestinako Kronikak/1 : BETI IZANGO DUGU AL QUDS
Palestinako Kronikak/1 : BETI IZANGO DUGU AL QUDS PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Koldo Sagasti   
viernes, 06 de julio de 2007

Al Qudsen, Palestinaren hiriburuan, 2007ko Uztailaren 5ean

Marhaba, lagunok
Egun pare bat daramagu Al Quds-en, palestinarrek haien herri historikoaren hiriburutzat aldarrikatzen duten hiri santuan, alegia. Eta hamaika aldiz errepikatuta ere gero eta zailagoa egiten zaigu ideia honi eustea, izan ere, legalki Israelgo gobernuaren administraziopean dagoen hiri honetan gero eta nabarmenagoa da okupatzaileek “judeizazioa” deritzoten estrategia.Tel Avivetik Jerusalemerako bidean eta hirian apurka-apurka barneratzen garen neurrian inguruetako auzo juduak zehakatzen ditugu, izan ere, hainbat bidaiari israeldarrekin konpartitzen dugun sherut-ean (hamar eserlekuko taxi moduko furgoneta), azken hauek judua ez den edozeinen gainetik lehentasuna baitaukate. Damasko atera heldu eta alde zaharreko auzo arabiarrean murgildu orduko azokako milaka kolorek, usain zirimolak, eta jendetzaren berotasunak irensten gaituzte. Hiri zaharreko karriketan barrenean paseoan gabiltzala, ordea, inoiz baino nabarmenagoa eta iraingarriagoa egiten zaigu kolonoen presentzia auzo arabiarrean.

Auzo honetan 200.000 palestinar inguru bizi dira, administratiboki israeldarrak izanagatik, nolabait bigarren mailako hiritarrak direnak, eta haien ondoan hamaika jatorritako eta erligiotako bestelako kulturak ere elkarbizitzen bira, besteak beste, kristau ortodoxo grekoak, armeniarrak… eta musulmanentzat zein juduentzat sakratuak diren Al Aqusa, The dome of the rock (batek daki nola esaten den euskeraz), eta Negarren Harresiaren inguruko auzoa, bestalde, 1967an sionistek bortzaz okupatu eta egun inguruko auzoetara barreiatzen dihardute.


Hiri zaharreko “judeizazio” estrategia horren barruan, beraz, gero eta kolono gehiago hiri berriko auzo juduetan bizitzeko aukerari muzin egin eta auzo arabiarraren bihotzean okupatu eta bizitzera sartzen dira (guk ezagutzen ditugun okupek ez bezala, hauek hutsik dauden etxeak okupatu beharrean palestinarrak bizi direnak okupatzen dituzte). Etxe arabiarrak okupatzeko, kolonoak “joandakoaren legea” delakoaz baliatzen dira (beste era batean esanda, el ke fue a Sevilla perdio su silla). Honen arabera palestinar batek sei hilabetez jarraian bere bizilekua uzten badu, judu batek sartu eta beregana dezake, uztearen arrazoia, ordea, zenbaitetan atxilotzea, udalaren kaleratze agindu bat edo kolono bat bortzaz sartzea izan daiteke… eta horretan datza iruzurra.


Honen ondorioz, kolonoak zein kolonoen bizilekuak markatzen dituzten bandera sionistak gero eta presenteago daude alde zaharreko paisaian eta haekin batera kolonoak babesteko milaka bizkarzain pribatu armatu, soldadu eta polizia karriketan gora eta behera azokako bizimodu lasaia gaiztotuz.


Baina ezin dugu aipatu gabe utzi Eki Jerusalem ez dela palestinar jatorriko hiritarrak bizi diren leku bakarra. Mendebaldeko Jerusalemgo hainbat auzotan (Abu Tor, Katamon…) zein inguruko hainbat herrixkatan ere (Deir Yassin, Ein Karem…) 48an okupatuak izanagatik palestinarrek oraindik ere eusten diote haien arabiar izaerari. Baina hori, hain zuzen, datozen egunatako bisitetako bat izango da.


Egun hauetako gure bizilekua den Jerusalemgo alde zaharreko lurrazpiko soto itogarri honetatik agurtzen zaituzte Palestinak liluratutako euskaldun batek.


osasuna eta askatasuna
Salamat


Koldo Sagasti

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 21
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.