| NAKBA. OROIMENARI EUSTEKO EGUNA |
|
|
|
| Escrito por Koldo Sagasti | |
| martes, 13 de mayo de 2008 | |
…Bere jatorriaz itaunduta, errefuxiatu
jaiotako haur batek ez dizu inoiz esango kanpamendukoa dela, aitzitik, bere
nagusiengandik hala ikasita, behin ere ikusi ez duen herri eder bat
deskribatuko dizu, itsasertzean, palmondoz beteta, eta ur gardenetako errekak
zeharkatuta. Errefuxiatuen kanpamenduaren mugetatik sekula atera ez den umeak
dagoeneko bere sendiaren oroimen kolektiboan baino existitzen ez den herriaz
mintzatuko zaizu. Ez da zaila,
errefuxiatu palestinarren kanpamendu batean zaudela, haurrekin solasten hastea,
izan ere, jaiotze tasa horren altua eta bizi itxaropena horren baxua den eremu
horretan karrikak umez josita izaten dira eta kanpotar bat ikusi orduko denak
biltzen dira ingurura kuxkuxeatzera. Shura,
shura!, ohikatzen dizute erretratu bat atera diezaiezun. Consulta también en este link el artículo que dedicamos al programa especial que se emitirá este jueves 15 de mayo durante 4 horas, por las ondas o la web de Hala bedi Irratia. NAKBA,
HALA BEDI IRRATIKO IRRATSAIO BEREZIA
Txikitxoenek, hasieran, beldurrez begiratzen diote atzerritarrari, heldu berriaren mendebaldatar itxura inbasore israeldarrenarekin identifikatzen dutelako; baina haur koxkorrek berehala inguratuko zaituzte barre algaraka. Errefuxiatuen kanpamendu guztietan topatuko duzu egoera bera, Nablus-eko Al Ain-en zein Gazako Beit Hanun-en, eta halaber, hizkuntzaren muga gaindituta, ume koxkor horiekin hitz egin eta nongoak diren galdetuz gero, erantzun bera jasoko duzu beti, alegia, haien arbasoen jatorrizko herria aipatuko dizute. Bere jatorriaz itaunduta, errefuxiatu jaiotako haur batek ez dizu inoiz esango kanpamendukoa dela, aitzitik, bere nagusiengandik hala ikasita, behin ere ikusi ez duen herri eder bat deskribatuko dizu, itsasertzean, palmondoz beteta, eta ur gardenetako errekak zeharkatuta. Errefuxiatuen kanpamenduaren mugetatik sekula atera ez den umeak dagoeneko bere sendiaren oroimen kolektiboan baino existitzen ez den herriaz mintzatuko zaizu.
Maiatzaren
15an, hain zuzen, 60 urte beteko dira israeldarrek herri horretako biztanleak
erbestera bota zituztenetik. Palestinarrek Nakba
deitzen diote egun madarikatu horri, hondamendiaren eguna, alegia. Egun,
aiton-amonen herrian, mezkita zegoen lekuan diskoteka bat dago, eta hammam-aren tokian merkatalgune bat.
Gero eta gutxiago dira haien jatorrizko herria ezagutu zutenak, baina
belaunaldiz belaunaldi arbasoen etxearen oroimenari eusten diote.
Koldo Sagasti Buruaga |
| < Anterior | Siguiente > |
|---|
Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.