¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
sábado
11. oct 2008
Inicio arrow Pueblos arrow HONDARTZA EGUNA RAMALLAH-N
HONDARTZA EGUNA RAMALLAH-N PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Koldo Sagasti   
miércoles, 09 de julio de 2008
ramallah2.jpgUda garaiko arratsalde sargoritsuak itogarri bilakatu daitezke Ramallah-ko ghettoan. Txikitxoek udalekuetara joateko parada daukate, gazteek, ordea, ikasturtea bukatutakoan hiriko igerileku bakarrera baino ezin dira joan. Tartean jaialdi bat edo beste badago, besteak beste, Popular Art Center-ek urtero antolatzen duen musika jaialdia, baina uda luzea da eta arratsaldeak gogaikarriak. Nura-ren alabak temati dabiltza hondartzara joateko nahian. Jada aspertuta daude Ramallah-ko igerilekuarekin. Nura bera ere ez da hiritik atera azken 7 urteotan eta ez du nerabeei ezetz esateko adorerik izan. Azkenean Marwan-ekin, senarrarekin, eztabaidatu ostean hondartzara joatea deliberatu dute. Erabakia ez da euli kaka eta ausardiak ekar diezazkiekeen ondorioen jabe dira. (Artículo de Koldo Sagasti)

Ramallah-tik kostaldera 30 kilometro eskas baino ez daude, baina tartean harresi bat dago. Nurak eta alaba zaharrenak Ramallah-ko nortasun agiria daukate, beraz, txartel berdedunak izanik, ezin dira Israelgo eremuetara pasatu. Marwuan-i eta alaba gazteenari, aldiz, Jerusalem-eko txartel urdinak harresiaz beste aldera pasatzeko pribilegioa ematen die. Lege israeldarrek harresiaz alde bietako palestinarren arteko ezkontzak debekatzen dituzte. Nurena bezalako familia mistoak, hortaz, ilegalak dira.

Autoan sartu eta Makkabim-eko kontrol militarrera abiatu dira. 18 urte inguruko soldadu batek geldiarazi du autoa. Nurak, mendebaldetar piuraz eta anteoju beltzez jantzita, zurrupada urduriak ematen dizkio zigarro bati. Alabek, atzean, lotan dauden itxura egiten dute. Marwan-ek txartel urdina luzatu dio soldaduari. Gaztetxoak barrura begiratu du eta aurrera jarraitzeko keinua egin dio eskuaz.

Asko zegoen jokoan, harrapatuz gero gutxienez autoa kendu eta 3000 dolarreko isuna jarriko ziguten, eta atxilotu izan bagintuzte…baina tira, hondartza egunak merezi izan du –aitortu digu Nurak–, alabek merezi zuten, agindu nien-eta.

Koldo Sagasti Buruaga

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 10
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.