¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
viernes
05. sep 2008
Inicio arrow Pueblos arrow Palestina arrow HECTOR ANAIA
HECTOR ANAIA PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Alvaro Hilario   
lunes, 16 de abril de 2007
Gogoan daukat, duela hainbat urte, Héctor Llaitul zelan ezagutu nuen, Wall Maputik at. Lagun batzuren bidez jakin zuen euskaldun bat gertu zuela. Horrela, nirekin egoteko gogoa azaldu zien. Partekatu genituen matea eta solasaldiak; eztabaidak eta informazioa; arazoak, desioak eta ametsak. Euskal anaia-arrebak esaten zigun. Hura niretzat garrantzitsua izan zen oso; lagun kurdua dudan Ohmak begiraden lengoaia irakatsi zidanekoa bezain garrantzitsua: Euskal Herrian hainbat jendek duen Maputxe Herriarekiko maitasuna eta atxikimendua ez zen –borreroak sinaztarazi nahi digun bezala- geuk sorturiko fantasia. Anaia-arrebak gara.

Lurraren semea den herri batez mintzo zitzaidan; lurran sustraituta dagoen arren, modernitatean dabilen herria; milaka urteko jakinduriak gidatuta, aurrera jotzen duen herria. Txikitutako olibondoen artean ibiltzen dira palestiniarrak; ibarratik mendirantz, ohikoa denez, ibiltzen dira kurduak; asko dira ere Euskal Herrietako kaleetatik seme-alabentzako, anai-arrebentzako, lagunentzako askatasunaren eske ibiltzen direnak.

San Joaneko suteek Newrozeko suteen lekukoari eusten diote; erre egiten dute lurra, Ama Lurra, Wall Mapu, palestiniarrei ohostutako lurra. Lapurtzen diguten, zatitzen, erosten eta saltzen duten lurra bera. Negar egiten du Ralkok Wall Mapun, negar egiten du Itoizek, negar egiten dute Kurdistango aranek turkiarrek ura kentzen dietenean. Lurra, ura, sua.

Arrazoia zeukan Marc Legassek "Gastibeltzaren karabinak" eleberrian Iñigo Pikandia iheslaria, Ameriketako biztanleen zein Himalaiakoen anaia egin zuenean.

Anaia-arrebak, borrokakideak gara.

Zoritxarrez, erasoak eta erasotzaileak ere partekatzen ditugu. Euskal lurrak pozoindu nahi izan zituen Iberdrola. 2003tik, Ameriketan egiten dituen negozioek mozkinen %10 ateratzen duen Ibredrola. Martín Villa madarikatuak zuzentzen duen Endesa. Ameriketan lapurtutakoaren ordainan Ralkoko urtegia erraldoiak eraikitzen dituen Endesa.

Senideak gara, nahi dugulako. Ez gara aintzineko garaietakoak, ez diogu progresoari bizkarra ematen. Lurrari ere ez diogu bizkarra eman nahi.

Jazarpenak, jipoiak, irainak eta espetxea pairatu (eta pairatzen) ditu Héctorrek, hura guztia Lurra defendatzeagatik. Héctor anaia dugu. Winka txiletarrak preso nauka ni ere. Libre dago Héctor ere gure borroketan, ematen digun ereduari esker, duintasunari esker, hitzari esker. Gurekin zaitugu, Héctor, laguna, anaia, borrokakidea.

 

Alvaro Hilario

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Eutsi Monográficos
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.