| FATMAREN BORROKA |
|
|
|
| Escrito por Koldo Sagasti | |
| miércoles, 27 de febrero de 2008 | |
Sin conocer el valor
de Fatma, la mirada desconfiada de muchos occidentales seguramente no habría
pasado del jiyab que cubre su cabeza y de los ropajes que esconden las
formas de su cuerpo. Muchos, en su ignorancia, habrían hecho una reivindicación
de los derechos de la pobrecilla mujer árabe oprimida. No negaré que hombres y
mujeres, en Palestina y en todo el mundo, tengamos que luchar por los derechos
que durante siglos se les han negado a las mujeres, pero no seremos
nosotros, cegados por nuestras gafas occidentales de interpretar la
realidad quienes vayamos a enseñar a esa valerosa mujer como hacer su
lucha. Al contrario, ella debería de darnos una gran lección de dignidad. Los
velos, muchas veces, no están sino en los ojos de quien mira.(Artículo en euskera de Koldo Sagasti).
Fatmaren adorea
ezagutu ezean, mendebaldetar askoren begirada mesfidatiak haren burua estaltzen
zuen jiyab-ari eta haren gorputzaren
formak ezkutatzen zituen jantzi luzeari erreparutuko ziokeen, seguru asko. Bere
ezjakintasunean, askok, emakume arabiar zapaldu gajoaren eskubideen aldeko
aldarria egingo zukeen. Ez dut ukatuko Palestinan, mundu osoan bezala, emakumei
mendeetan ukatu zaizkien eskubideen alde borrokatu behar dugunik emakume zein
gizonok, baina ez gara izango gu, errealitatea irakurtzeko gure mendebaldetar
anteojuek itsututa, emakume adoretsu hari borroka nola egin esango diogunak.
Aitzitik, duintasun lekzio handia eman beharko liguke berak. Beloak, askotan
begitatzen duenaren begi aurrean baino ez daude.
Gogoan izango dut betirako Palestinarako bidaia batean Mabrouk-tarren etxean izandako hitzaspertua. Mabrouk familia Nabluseko Al Ain errefuxiatuen kanpamenduan bizi zen, 1948an sarraski sionistetatik ihesian zebiltzan milaka pelestinarri aterpea emateko NBEak Zisjordanian eraikitako lehenengo kanpamenduan, alegia. Egun, berriz, populazioa biderkatu den auzotegi gainpopulatu honen barruan etxeak pilatu egiten dira karrika estuetako laberinto bat osatuz. Fatmak etxe apal bateko metalezko atea ireki zigun. Bizi atsekabetu batek zaildutako emakume horien adina kalkulatzea zaila bada ere hirurogei inguru zituela esango nukeen. Etxekoak agurtu eta gelako txokorik erosoenean eserarazi ondoren familiaren historia kontatzeari ekin zion, alaba zaharrenak tea zerbitzatzen zigun bitartean. Fatmak, familiako bozeramale rola beretzat hartuta, bere sei seme-alabetako zaharrena, Imad, erail zuteneko eguna xehetasun osoz kontatzen hasi zitzaigun. Imad Mabrouk, Al Ain-eko erresistentziako ekintzailea, gau batean gurasoen etxean lo egiten ari zela, israelgo soldaduak bila joan zitzaizkion eta familia guztiaren begirada etsiaren aurrean hirurogeita hamar tiroz garbitu zuten. Amak, oiloipurdia eragiten zuen irmotasuez eta kuraiaz kontaketan aurrean egin ahala, ordurarte txintik ere atera ez zuen aita, malkoei eutsi ezinik, negarra ezkutatzen saiatzen zen alferrik. Fatmaren adorea ezagutu ezean, mendebaldetar askoren begirada mesfidatiak haren burua estaltzen zuen jiyab-ari eta haren gorputzaren formak ezkutatzen zituen jantzi luzeari erreparutuko ziokeen, seguru asko. Bere ezjakintasunean, askok, emakume arabiar zapaldu gajoaren eskubideen aldeko aldarria egingo zukeen. Ez dut ukatuko Palestinan, mundu osoan bezala, emakumei mendeetan ukatu zaizkien eskubideen alde borrokatu behar dugunik emakume zein gizonok, baina ez gara izango gu, errealitatea irakurtzeko gure mendebaldetar anteojuek itsututa, emakume adoretsu hari borroka nola egin esango diogunak. Aitzitik, duintasun lekzio handia eman beharko liguke berak. Beloak, askotan begitatzen duenaren begi aurrean baino ez daude.
Koldo Sagasti Saenz de Buruaga. |
| < Anterior | Siguiente > |
|---|
Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.