¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
jueves
03. jul 2008
Inicio arrow Pueblos arrow Palestina arrow Esnatu eta segituan korrika batean atera gara ostatutik
Esnatu eta segituan korrika batean atera gara ostatutik PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Koldo   
miércoles, 19 de julio de 2006
Nablus 2006-7-19

"… Israelgo armada mukatan sartu da (Palestinako segurtasun indarren egoitza), hiru
lagun hil dute eta egoitza suntsitzen ari dira…". Nabluseko mukata, egun,
itxura espektral batez desitxuratuta agertzen da okupazio armadak
bonbardatu zuelako, hala ere Palestinako segurtasun indarren bulegoak
bertan kokatzen dira. Bertara hurbildu gara gertatzen ari zena ikustera eta
taxien, kuxkuxeroen eta gazte borrokalarien kaosa topatu dugu.

Sionisten bulldozerrek eta indusmakinek egoitza txiki txiki eginda uzten zuten
bitartean, okupazio armadaren tanke eta jeep-ek besteen basakeria babesten
zuten. Gazte pilo bat harriak eta molotov koktelak hartuta militarrei
oldartzen zitzaizkien eta besteek tiroz erantzuten zioten gazteen
matxinadari. Nagusiek, urrundik, eta etsipenez beterik sionisten
triskantzari begiratzen zioten etsaiak madarikatuz. Inguruko kaleetan
anbulantzien joan etorri eroak gerora jakingo genukena iragartzen zigun.
Lau lagun hil eta hogeita hamar zauritu dituzte.

Arratsaldean zaurituetako batzuk bisitatu ditugu ospitalean, balaz
zauritutako mutil gazteak denak. Zaintza berezietako gelan hamazazpi
urtetako gatzetxo bat hilzorian datza eta ondoko gela bere ama negarrez.
Lagun palestinar batek azaldu dio euskaldunak garela eta elkartasun hitz
batzuk esan nahi geniola. Zer esan, ordea, semea hilzorian daukan ama bati?
nola azaldu amorrua, elkartasuna, etsipena…?. Nork azalduko die Gazan eta
libanon eraildako hirurehun lagunetik gorako ameei bere seme-alaben
heriotzaren zergatia?

Gaur gauean, berriro ere, tiro hotsak entzungo dira Nabluseko alde
zaharreko karrika estu, ilun eta nahasietan. Hiru mila urtetako historia
ikusi duen karriken laberinto hau sionisten jazarpenaren lekukoa izango da
gauero bezala. Kalashnikovak M16-en kontra oldartuko dira berriro ere,
David eta Goliaten kondairaren bertsio balistikoa.

salamat

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 9
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.