¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
jueves
04. dic 2008
Inicio arrow Pueblos arrow Euskalherria arrow MALTZURKERIAZ
MALTZURKERIAZ PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Álvaro Tutti   
domingo, 04 de marzo de 2007
Zaila da, askotan, hitzen esananhia zehaztea. Auzoko tabernari abertzale batek gustoko du oso niri zirikatzea; mugimendu autonomoetan eginda daukadan ibilera politikoa erabiltzen du, ia egunero, niri egurra ematea. Behin, "ezker abertzalea abertzalea baino ez da" esaldia-ideia-kontzeptua baieztatu zuen: "los vascos ya tenemos dinero; lo que toca es la independencia" (sic). Euskaraz idatziz gero, arazoak edukiko genituzkeen. Zein da erabili beharreko hitza? Vasco? Euskalduna? Hemen bizi den edonor? Beste bat. Gasteizko legebiltzarrarako hauteskunde kanpaina; goizeko zortziak ziren. Lankidea eta biok, betiko lez, Radio Euskadi entzuten genuen. Begoña Erraztik EA abertzalea eta ezkertiarra zela adierazi zuen; berdin ARALARrekoek. "Ser de izquierdas está muy barato", bota zuen lankideak. Edo, aintzineko cartilla militarrak gerrarik ez zegoen garaian esaten zuenez, "valor: se le supone". Más que aun torero. Hainbat ñabardura eginez, PCE, PSOE, Batzarre eta hemen ditugun beste alderdiak ipin ditzakegu zerrenda berdinean.

Egia esanda, PP da ezkertiarra ez den bakarra, PNV ere oso libertarioa baita.

Alderdi guztiak bakezaleak dira. Bakezaleak dira ere estatuak diruz-lagundutako gobernuz kanpoko erakundeak (GKE), sindikatuak eta beste eragile sozial oro. PP, ordea, arlo honetatik kanpo utziko dugu ere.

La mayoría social, Euskal Herrietako gehiengoa, bakezalea, abertzalea eta ezkertiarra omen da. Baina ez dago ez bakerik, ez herririk eta ondasunen banaketa ohikoa da. Adostasuna erabatekoa izan beharko lizateke. Arazoak ditut, beraz, ezkerra irudikatzeko; edota bakea ze oxtia den jakiteko.

Gesto por la paz izan zen lehenengoa gure artean. Irlandako People for peace taldearen lezioa (arerio politiko baten heriotza ez arbuiatzea) ikasita jaio zen. Haren ostean, Elkarri; hauexek desagertuko ziren euren helburuak erdietsita; ez dute ezer lortu eta desagertu dira izen berria duen talde zaharra erditzeko. Bitartean, Jonan Fernández, on Jonan, Baketik talde berriaren buru daukagu. Un profesional de la paz. Beste Madrazo bat. Etxetxoak banatzen ikusiko dugu hau ere?? Ez da harritzekoa, gure artean mota guztietako profesionalak baititugu. Dena dela, gehienak bakegintzan ditugu. Bakeaz, Baketik... ufa, deklinabide oro dauzkagu!!

Zer da bakea? Nire iritzia baztertuz, gehienentzat ETA desagertzea dela esango nuke. Azken batean, ertzaintzak, berrozikoek, txapelokerrek eta beste guztiek ematen duten egurra ez omen da bortizkeria. Monopolioa erosita daukate. Emakumeek pairatzen dutenak ezberdina dirudi. Indarkeria eta bakea, edo ezkertiarra izatea diruarekin zer ikusirik ez duten gauzak dira antza. Dena ongi dabil.

Eta bakearen aldeko ekimenak? Puxikak askatu ikastetxeetan; Bartzelonako ez dakit zeintzuk bakearen alde; edota Ahotsak. Azkenengo hau berezia da. Aipatutako alderdi guztien eta eragile sozialen (PP izan ezik) partaideek sortua da; baina emakumeek sortua denez ontzat eman behar dugu alderdi eta eragile sozialen errola. Ohiko kiratsa dario, nire ustez.

Egunkarietan, alderdiek banatzen dituzten panfletoetan, bakearen aldeko ekimenen idazkietan ez dut sekula irakurri haientzat zer den bakea. Hauteskundeetan bezala, cartillan bezala, se les supone. Eta egin? Egin, egin, inork ez du deus egin. Etxean, gozo-gozo, y a correr.

Alderdiek eta eragile sozialek, bestaldetik, ezkertiarra etiketa jasotzeko meriturik ere ez dute egin; bestela, meritua izango da, hemendik aurrerantzean, AFINSAn dirua galtzea. Kapitalismo iraultzailea eta mailegu txikiak. Capitalismo humano.

Hegoamerikar batek esan zidan behin: no podemos utilizar las armas melladas del capitalismo para cambiar las cosas.

Bada Euskal Herrietan ezer aldatu nahi duenik? Pero hay cachondeo y se vive bien. Algunos, por lo menos, eso dicen.

Alvaro Tutti.

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 20
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.