¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
jueves
03. jul 2008
Inicio arrow Lucha Social arrow Euskalherria arrow NEGOZIO MILITARRA ZIFRATAN
NEGOZIO MILITARRA ZIFRATAN PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Alvaro Hilario Pérez de San Román/Argia   
viernes, 07 de diciembre de 2007
antimili.jpg"Xaho, Legasse, Pellot eta Likinianoren Euskal Herri pirata eta matxinatua. Horixe izan daiteke Antonio Escalante (Madril, 1962) liluratu duen Euskal Herria. Espainiako Estatuko kontzientzia eragozleek Bilbon egiten zituzten batzarren bidez hurbildu zen gurera eta Gasteizkoak talde antimilitaristaren sortzaileetako bat izan zen". Era horretara hasi da 'Argia' aldizkariak abenduko lehendabiziko alean argitara emandako artikulua. Hona hemen idatzi osoa, Escalanteri buruzko testua Euskal Herriko gizarte mugimenduetan azken hamarkadetan egindako lanaren erakusgarri bat izan daitekeelakoan. Testua euskaraz.
                     
"Euskal Herrian gauzak egiteko giroa eta pertsonak sumatzen nituen nik, egitea bazegoela, eta oso eroso nengoen hemengo jendearekin; ondo baino hobeto moldatzen nintzen, esaterako, Bilboko Antimilitarista Taldekoekin, bai beharrean, bai kalean", dio Escalantek, garai zaharrak gogoratuz. Zenbait lagunekin Bilbon komuna antzekoa eratzea zen asmoa, baina egitasmoa ez zen aurrera atera eta aukera izan zuenean Asturiasera joan zen, 1987an. Bi urte eta erdi eman zituen Oviedon, bi urte eta erdi "istilutsu eta emankor": hango antimilitaristen arteko tirabira zaharrak gailenduz, Intsumisioaren Aldeko Asturiaseko Koordinakundea sortu zuten. Euskal Herriarekiko lotura baina, bizirik zuen barruan eta itzultzea erabaki zuen. Hasieran, lagun batekin Gasteizen euskaltegia sortuz; ondoren, 1990ean, Gasteiza berriz, euskara ikastera: "Arratsaldez bi ordu ematen nituen IKAren euskaltegian eta goizez beste bi Estatistika Institutu Nazionalak langileok euskara ikasteko abian jarri zuen talde esperimentalean. Gasteizko herri mugimenduetan ibiliak ginenok bat egin genuen talde berean eta egunero euskal poteoa egiten genuen. Garrantzitsua izan zen, erdaraz garatutako harremanak euskalduntzea lortu baikenuen".


Boterea ezeztatu, gizarte berria eraiki

Garai haietakoa da Gasteizkoak taldearen sorrera, Euskal Herriko gastu militarra ikertzeko jaioa. Azaldu digunez, Gasteiza iritsi berria zela Jesús Navesi entzun zion hitzaldi batean bere burua antimilitaristatzat jotzen zuen arren, ezin zuela talde antimilitaristetan parte hartu; ez zen adin arazoa, arazo sakonagoa baizik: Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak ia hamabost urte zeramatzan zerbitzu militarraren kontrako borroka bultzatzen, baina soldadu sartzen ez zirenen borrokarako esparruak falta ziren. Egun hura garrantzitsua izan zen, euskal antimilitarismoak aurrera begira zuen erronka mahai gainean jarri zuelako Jesús Navesek. "Argi genuen zerbitzu militarra bukatutakoan mugimendu antimilitarista noraezean ibiliko zela –dio Escalantek– eta militarismoari aurre egiteko eremu berriak zabaltzeko beharra zegoela". Boterea ezeztatu ahala, gizarte berria eraiki; helburu horrekin fabriketatik eta antimilitarismotik heldutako bost lagunek osatu zuten Gasteizkoak taldea.

Bi izan ziren euren abiapuntuak: gastu militarraren inguruko ikerketa, "besteak beste, antimilitarista izatea denoi dagokigula adierazteko"; eta arma fabriken ikerketa, "beste zerbait ekoizteko asmoz birmolda zitezen". Gastu militarrari buruzko txostena bere lanik ezagunena bada ere, Gasteizkoak ez da horretara mugatu, Escalantek aldarrikatu duenez: "Egin dugun guztian gaiak eta pertsonak elkarri lotzen saiatu gara. Pobrezia eta armagintza, esaterako; sustrai bera duten gatazkak uztartzen saiatu gara, elkarrengandik ikasi ahal izateko, bizimodu berriak bultzatuko dituen sarea sortzeko". Eta bitartean, Euskal Herrian goraka egiten du gastu militarrak. Escalantek labur azaldu digu zergatia: "Armada berri baten sorrera da aitzakia, gaur egungo beharrei erantzuteko gai den armada, munduan zehar arin ibiltzeko zein eraginkorra izateko primerako teknologia behar duena. Baina arlo ekonomiko garrantzitsuenetakoa da armagintza: diru asko mugitzen du, lanpostu asko dakartza eta gobernuei baliabideak ematen dizkio. Chávezek Espainiako Gobernuari erosi dizkion gerraontziek, adibidez, atseden eman diote Zapaterori, ontzioletako hainbat lanpostu salbatuz".

Álvaro Hilario

fuente : Argia

 

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 4
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.