¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
jueves
04. dic 2008
Inicio arrow Lucha Social arrow Argentina arrow EDUARDO ALBERTO DUHALDE, EL CABEZON.
EDUARDO ALBERTO DUHALDE, EL CABEZON. PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Álvaro Hilario   
jueves, 01 de marzo de 2007
2001eko abenduaren krisialdiaren ondorioz, Eduardo Duhalde izendatu zuten behin behineko presidente: 1999ko hauteskundeetan lortu ez zuena, zilegitasun osoa galduta zuen Legebiltzarraren eskutik heldu zitzaion. Bere agintaldian, poliziak bi piketero hil zituen (2002ko ekainaren 26an, Pueyrredón zubiko sarraskia), asko direla sarraskiaren asmatzailea bera izan zela nabarmentzen duten zantzuak. Akusatuen aulkian sekula jezarri ez zen arren, ekaitza politikoak hauteskundeak aurreratzen behartu zuen Duhalde. Horrenbeste esfortzu behar izan zituen presidentzia ihes egin zitzaion heldu zen modura. Mercosurren zuzendaritzatik pasatu eta gero, egun politikari uko egin dio.

         

Argentinako politikari ustelen isla den Eduardo Alberto Duhalde Lomas de Zamoran (Buenos Aires) jaio zen 1945eko urriaren 5ean. Gurasoak Esther Maldonado Aguirre eta Tomás Duhalde izan ziren. 1959an, aitak Banco Provincian utzitako lana Eduardo gazteak bete zuen. Hurrengo urtean, zuzenbide ikasketak hasi zituen. Urte bat beranduago, funtzionario daukagu Lomaseko udaletxean, baita funtzionarioen sindikatu peronistako partaide ere. 1971eko uztailaren 28an, Hilda Chiche Gonzálezekin. Katoliko sutsua, eragin handiko izan da Duhalderen jardueran; egun, senadorea dugu.

Lanusseren diktadura amaitzear zegoen; gertu zegoen hamazortzi urtez erbesteratuta egon zen Perónen itzulia; gertu ziren ere peronistak, Alderdi Justizialista (PJ), gobernura bueltatuko zituzten hauteskundeak eta Duhalde abokatuak PJ-n sartzea deliberatu zuen. 1974an, hainbat trikimailu eta azpijoko erabiliz, peronismoaren muturreko eskumak lagunduta, Lomaseko alkate bihurtu zen, aurrekoa baztertuz. Mugimendu peronista kontrolatzeko borroka hasita zegoen; Juventud Peronista eta Montoneros alde batetik, sindikatuak eta Alianza Anticomunista Argentina (AAA) bestetik. Jauntxokeria sustatzeko asmoz, Salvador Allendek sortutako Arrautza eta Esnea plana Lomasen gauzatu zuen: hauteskundeetan garrantzitzuenak ziren barrutietan, auzoko esne hogei litro eta arrautza hamar dozena banatuko zituzten.

1976an, militarrek udaletxetik aterazi bazuten ere, beste peronista askok ez bezala, bizitzari eutsi zion Duhaldek. Javier Ramés salatariaren bidez, jakin zuen Duhaldek Ejercito Revolucionario del Pueblo (ERP) Buenos Aires handiko hegoaldeko kuartel baten kontrako erasoa prestatzen ari zela; astirik galdu gabe, Victor Calabró gobernadoreari joan zitzaion berria kontatzen. 1975eko abenduaren 23an abisua eman zioten Batallón de Arsenales 601eri, Lanúseko Monte Chingolo auzoan kokatuta zegoena. Ameriketako ekintza gerrilaririk handiena izan beharko zena nahigabe hutsa bihurtu zen, militarrek tranpa prestatu zutelako. Ehundaka izan ziren hildakoak. Jorge Rafael Videla jeneralak ez zuen sekula mesedea ahaztuko.

Diktadura bukatutakoan, alkatetza berreskuratu zuen Duhaldek (1983). Alfonsínek zuzentzen zuen UCRk baina, Argentinako presidentzia ez ezik, alkatetza gehienak ere erdietsi zituen. Duhalde Buenos Aires Handiko alkate peronista gutxietako bat suertatu zen. Hura izango zen probintziako PJ bereganatzeko abiapuntua. 1987an, diputatua eta legebiltzarreko presidente ordea aukeratua izan zen Duhalde. Bi urte beranduago, berriz, krisialdi larri batek Raúl Alfonsínen gobernua deuseztatu zuenean, Casa Rosadan sartu zen Carlos Saúl Menemen eskutik batera: Duhalde presidente ordea izan zen.

Estatura txikikoa, ile beltza atzerantz orraztua, burua dauka baina ezaugarri nagusia Eduardo Duhaldek: handik datorkio Buruhandia ezizena. Papá Porro dauka beste ezizen bat; Duhalderen ibilera narkotrafikoak diruz lagunduta izan omen da. Menemek atzerrira egindako bidai bat aprobetxatuz, Duhaldek Ibrahim Al Ibrahim koronel siriarra aireportuko aduanan sartu zuen. Ibrahimek ez zekien gazteleraz egiten eta ezkonduta zegoen Menemen emaztearen ahizparekin. Madrilgo Cambio 16 aldizkariak (1991eko martxoan) salatu zuen jukutriazabaldu. Auzia Garzónen esku erori zen. Duhaldek, gerta zitekeena zela-eta urduri, Garzóni deitu zion, bere kontra zer zegoen jakin nahian; López Echaguek El Otro liburuan epailearen erantzuna ematen digu: "Duhalde, badakit zelako pertsona zaren zeu". Monzar Al Kasser, arma trafikatzailea siriarra, negozioan omen zegoen ere. Egun, Ibrahim, Argentinako eta estatu espainoleko justiziak ihes eginda dago, Damaskon.

1991eko irailean, Duhalde gobernaziorako hauteskundeetan gailendu zen. Iritzi publikoa bera alde izanik, dirua baino ez zuen falta errealitatea eta politika bere nahietara egokitzeko. Horrela, 1992an Ente del Conurbano Bonaerense erakundea sortu zuen. Barruti behartsuenetan lan publikoak egitea zuen helburu. Esleipenak zuzenak ziren, hots, inongo kontrolik gabekoak. Egunero, 2.000.000 peso kudeatzen zituen. Hilabetero birritan elkartzen ziren Conurbanoko alkate peronistak, inkestak eskuan, inbertsioak non egingo zituzten adosteko. Normala zenez, Duhalderen gizonen udalerriak (La Matanza, Florencio Varela, Quilmes, Lomas de Zamora, La Plata eta San Vicente) ziren obra gehienak jasotzen zituztenak. 1992-1995eko tartean, 1.581.405.798 pesoko inbertsioak egin zituen Enteak. Obra haiek –1.200 baino gehiago- hauteskundeei begira egiten ziren. Zegokien propaganda ugariak lagundu zien obrei. Duhalderen izena nonnahi ikus zitekeen: egunero, 100.000 dólar erabiltzen zituzten zeregin horietan.

1999ko presidentziarako hauteskundeetan, Alfonsínen Unión Cívica Radicalek eta Frepasok osaturiko Alianza ez zen Duhaldek eduki zuen arerio bakarra: narkotrafikoak lagunduta egotea leporatu zioten berriro. Duhalderen bidaidea, presidente ordea izateko hautagaia, Palito Ortega zen. 70eko hamarkadan, aski ezaguna izan zen gure artean La felicidad kantari esker. Palitok kanpainarako miloi bat dolar jarri zuen mahai gainean, dirudienez Armando Carrillo narkotrafikante mexikarrak emanda. AEBetako parlamentuaren ustez, garbiak ziren akusazio oro. Estatubatuarrek adierazi zutenez, Buenos Airesko poliziak berak cartel baten moduko funtzionamendua zuen.

Duhalde ez zen Alianzari gailentzeko gai izan. Oztopo nagusia Menemen ondoan ibilitako hamar urteak izan ziren. Han ziren ere, ustelkeria auziak, azpijoko politikoa, jauntxokeria, José Luís Cabezas argazkilariaren hilketa edota Hernán López Echague kazetariak jasandako erasoak.

1999an, Duhaldek, Argentinako probintziarik handiena porrotean utzi zuen; pribatizazioek eta Ente ak baina ezin zuten geldiarazi menenismoak eragindako krisialdia; hamar urte lehenago gertatu zen lez, eztanda soziala ateetan zegoen. Bitxia: berak sortarazitako krisialdiak urteotako ametsa, hauteskundeetan lortu ez zuena, emango zion.

2001eko Gabonak bereziak izan ziren Argentinan; etxeko jangelan baino kalean izan ziren ospatuak. "Danak joan daitezela" lelopean, burrunbaz, adierazten zuten argentiniarrek sistemaren kontrako amorrua; banketxeak, alderdi politikoak, denak ziren matxinadaren jomuga. Politikarien ustelkeriak desagerrarazi zuen estatua jendearen kemenak bete zuen. Auzoetan, piketeroak zeuden, eta hirietako bazter bakoitzeko herri batzar bana jaioa zen. Hiru mila pertsoneko batzarrak egiten ziren Buenos Aireseko Centenario parkean, la interbarrial zeritzona. Jendearengan izan ezik, ez zegoen zer sinestu. Argentinazo izena jaso zuen Argentinako historian lehenengoz gobernu bat botatzeko gai izan zen matxinada hura.

Presidente ordea ezean, Senatuko presidentea, Ramón Puerta, izan zen De La Rúaren oinordekoa. Egun gutxi batzuk pasatutakoan, peronistek presidente berri bat ezarri zuten: San Luís probintziako gobernadorea, Adolfo Rodríguez Saa. Dena dela, neurriak ezin izan zuen kaleetako egonezina geldiarazi; Rodríguez Saak alde egin zuen abenduaren 28ko manifestazio erraldoiaren ostean. Hirugarren presidentea Eduardo Camaño izan zen, diputatuen ganbararen presidentea. Hala ere, diputatuek eta senadoreek hauteskundeak izan arte estatua zuzentzeko Duhalde aukeratu zuten. 2002ko urtarrilaren 1ean jarri zen Rivadaviaren aulkian.

Kaleetan baina gero eta handiagoa zen protesta. Gobernu ezberdinek pobrezitutako guztiek bat egiten zuten.

Protestak etengabekoak ziren. Langabezi tasa %22koa zen. Eztanda berria ekiditzeko Gobernuak errepresioa eta diru-laguntza ziztrinak erabiltzen zituen. Iparraldeko Tartagal eta Mosconi hirietan basatia zen langabetuen aurkako errepresioa. Arestian esan dugunez, Darío Santillán eta Maximiliano Kosteki piketeroen hilketak (02/6/26) politikatik urrundu zuen.

Alvaro Hilario (Buenos Aires)

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 23
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.