¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
viernes
09. ene 2009
Inicio arrow Pueblos arrow Palestina arrow Palestinar orok istorio beldurgarri bat dauka kontatzeko
Palestinar orok istorio beldurgarri bat dauka kontatzeko PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Koldo   
martes, 18 de julio de 2006
Nablus 2006-07-18

Gauak istilutsuak izan ohi dira Nabluseko alde zaharrean, atzokoa, ordea, ohi baino
istilutsuagoa izan zen. Herenegun ekintzaile palestinarrek okupazio
armadako patruila bat erasotu zuten, soldadu bat hil eta beste bostak larri
zauritu zituztelarik. Espero genuenez, gaua aldera armada sionistaren
erantzun bortitza heldu zen eta erresistentziaren gotorlekua den hiri
zaharra erasotu zuten. Ilunabarretik gaueko ordu txikiak arte tiro hotsak,
eztandak eta armadaren ibilgailuak nagusi izan ziren hiru mila urtetako
historia ikusi duten karrika estu, nahasi eta ilun hauetan.

Lagun palestinar bat, etxeratu ezinik, gure hotelera sartu eta gurekin eseri da
telebista aurrean. Kontu kontari ibili zaigu, itxialdien istorioak, gaueko
erasoak, atxiloketak... euren bizimoduan egunerokoak bilakatu diren istorio
ikaragarriak. Tiro hotsak bereizten ere irakatsi digu, kalashnikov-arena
erremonteko pilotak frontisaren kontra egiten duen soinuaren antzekoa da
(kla, kla, kla), M16 eta M18-en, berriz, rafaga zaratatsu eta ozenagoa...
David eta Goliaten kondaira balistikaren mundura egokituta.

Hurrengo goizean ezer gertatu ez balitz bezala esnatu da hiria. Alde
zaharreko klinikan solasaldi-gozaria izan dugu Osasun Komiteetako lagunekin
eta handik Al Ain errefuxiatuen kanpamendura abiatu gara. Bertan iragan
abenduan okupazio armadaren soldaduek eraildako Abu Ali Mustafa Brigadetako
ekintzaile baten amarekin elkartu gara eta eskaini dizkigun kafea, tea eta
freskagarriak dastatzearekin batera bere testigantza hunkigarria entzuteko
parada izan dugu. "...gauerdian etorri ziren semeaz galdezka, etxe barruan
tiroka hasi ziren eta Iman non zegoen esan ezean gauero etorriko zirela
esan zidaten. Teilatuan izkutatuta zegoen semea topatu eta tiroz josi
zuten...", halako batean beste sei semeetako bat agertu zen anaiak egun
horretan jantzita zeraman jaka erakustera, 70 bala zuloz josita zegoen.
Anaia ere Brigadetako kidea da. "...seme guztiak hilko balizkidate ere ez
nuke txartzat hartuko baldin eta egunen batean Palestina askatuta ikusteko
balio izan badu...", bota zuen andreak saminez beteriko irrifar bat
eskainiz.

Segituan Balata errefuxiatuen kanpamendura abiatu ginen. Balata leku
esanguratsua da, izan ere, bertan sortu baitzen bigarren intifada. Balatan
24.000 lagun bizi dira km2 bateko eremuan, gehienek Haifan dute sorterria
(bertatik bota zituzten sionistek 1948an). Bertan Ahmed bizi da. Bere
semeetako bat soldaduek erail zuten 2002an erosketak eskuetan hartuta
etxera zihoala, handik zazpi hilabetera hamasei urteko anai gazteenak bere
burua eztandarazi egin zuen check-point batean, Abu Ali Mustafa Brigadetako
kidea zen, komunista beraz, eta Imanek bezala ez zuen inongo zerurik
espero. "...nik ez nuen nire semearen asmoen berri, jakin izan banu ez
niokeen egiten utziko, baina zer egingo diogu bada, horrelakoxea da gure
bizimodua, ikusi al duzue nola bizi garen?... hamahiru urte nituela bota
zuten nire familia Haifatik, espero dudan gauza bakarra da egunen batean
hara bueltatzea gelditzen zaizkidan semeekin...".

Alde zaharreko karrika estu, ilun eta gorapilatsuek osatzen duten
laberintoan barrena sartu gaituzte gure lagunek. Orain ulertu dugu zergatik
okupazio indarretako soldaduak ez diren ausartzen sare zoro honetan
barneratzen. Aurreko eguneko ekintza gertatu zen tokitik pasatu gara eta
paretetako orban odoltsuak erakutsi dizkigute. "...begira, judu
pusketak...". Zulo ilun batetik sartu gaituzte eta konturatu orduko etxe
txiki batean gaude. Hango etxekoandreari "Ama" deitzen diote denok, izan
ere, etxe horretan izkutatzen baitira isrraelengandik ihesian dabiltzan
ekintzaileak. "...ehundik gora pasa dira etxe honetatik, batzuk egun
espetxean daude, beste batzuk martireak dira... denak nire semeak bailiran
zaindu ditut..." baita gu ere ondo zaindu gaitu, gailetak, freskagerriak,
tea... ezin ezetz esan gizatasunez beteriko emakume puska horri.
"...badakite nor naizen eta non bizi naizen baina ezingo naute aurkitu,
ezingo dira alde zaharrean sartu...", neuk ere, egia esan ez nintzateke
kapaza izango etxe hori berriro topatzeko, ezta ni bakarrik alde zaharrean
sartzeko ere.

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 11
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.