¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
viernes
09. ene 2009
Inicio arrow Pueblos arrow Palestina arrow Palestina. Presio-eltzearen printzipioa
Palestina. Presio-eltzearen printzipioa PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Koldo   
martes, 17 de octubre de 2006
Ekialde hurbila hain da urruna… Aldiro-aldiro hain urruna dirudien munduko bazter honetatik albiste ikaragarriak heldu ohi zaizkigu, edo hobeto esanda, etengabe errepikatzen den albiste lazgarri bera, hain ohikoa izanagatik, albiste izateari utzi ez diona, alegia. Dozenaka hildako eta zauritu, bonbardaketak, Armadaren erasoak eta gure telebistaren beste aldetik asaldatzen gaituzten garrazi etsiak ohikoegiak bilakatu dira. Baina sarraskien atzetik egunez egun bizirauten duen gizarte bat dago, jaio denetik bidegabekeria pairatu eta ezagutu besterik ez duena. Presio-eltze batean bizitzera kondenatukako 4 milioi lagun. (Artículo en euskera).
               
Presio-eltzearen printzipioa, ordea, ez da halabeharrez suertatu den egoera bat, Estatu sionistaren buru pentsalariek ondo hausnartutako eta garatutako estrategia baizik.
“Jenderik gabeko lur bat lurrik gabeko herri batentzat” dioen leloak bultzatuta (arrazista sionistek ez baitzeuzkaten pertsonatzat bertan bizi ziren arabiarrak) ekin zioten sionismoaren sortzaileek Eufrates eta Niloren arteko Estatua sortzeko egitasmoari 1948an, eta, horretarako, 500 herri palestinarretik gora bortzaz okupatu eta bertan bizi ziren 900.000 palestinar inguru erbestera bultzatu zituzten. Garbiketa etniko honen bigarren urratsa, berriz, 1967an burutu zuten, sei egunetako gerraren ostean palestinarrak haien eremu historikoen % 22an itxi zituztenean, Zisjordania eta Gazan, alegia. Eta Maquiavelok berak asmatuko ez zukeen estrategia honen hurrengo urratsa 2002tik aurrera garatzen ari diren presio-eltzearen printzipioa da.
Presio-eltzea fenomenoaren emaitzen lekuko izaten ari gara egunotan, palestinarren arteko liskarren lekuko, alegia. Baina anai-arteko borroka hauek kanpotik diseinatuak eta elikatuak izan dira, dudarik gabe. Errepara diezaiegun, bestela, egoera honen aurrekariei.
2002an, segurtasunaren aitzakia zela medio, Israelgo Estatuak porlanezko 8 metroko harresi bat eraikitzeari ekin zion. Nazioarteko Justizia Gorteak 2004an gaitzetzi zuen arren, sionistak etengabe aritu dira 1967ko mugak errespetatzen ez dituen pareta hau eraikitzen. Egun 3 milioi palestinar bizi dira Zisjordanian aire zabaleko espetxe erraldoi batean, ghetto bihurtutako hiri itxi eta inguratuetatik atera ezinik. Gazan, berriz, 1,3 milioi lagun, 300 km kuadroko (Trebiñoko azalera) konzentrazio esparru batean pilatzen dira.
80 kontrol militarretik gorak palestinarren mugikortasuna oztopatzen dute, ohiko bizimodua baldintzatuz (arruntak beharko luketen jarduerak ezinezkoak bihurtzen dira, besteak beste, lanera, eskolara, unibertsitatera, zein medikuarenera joatea).
Mugikortasunaren murrizketa dela eta, langabezi tasak izugarri altuak dira (Gazan populazioaren %70 langabezian dago) eta diru iturri bakarra atzerritik bidalitako dirulaguntzak dira. Ezaguna da, halaber, Europako erakundeek hauteskunde legislatiboen emaitzak onartu ez eta diru laguntzak eten dizkiotela Palestinako Aginte Nazionalari (PAN), eta, hori dela eta, funtzionari guztiek apiriletik daramatela soldatarik jaso gabe.
Aldi berean, palestinarrek hautatutako erakundeen ordezkariak, diputatuak zein ministroak atxilotu dituzte (Legebiltzarreko 132 diputatutik 34 gartzelan daude eta 74, Gazakoak izanik, ezin dira joan Ramallahko bilkuretara), Palestinako erakunde propioak baliogabetuz.
Ezkontzarik ez
Israelek ezarritako apartheid lege berriek jatorri ezberdinetako palestinarren arteko desberdintasunak areagotzen dituzte. Esaterako PANen eremuetako eta Israelen agindupeko eremuetako palestinarren arteko ezkontzak debekatu dituzte, batek ezin du bestea kotxean eraman autoa kendu eta isun handia ezarriko lioketelako, eta abar.
Azken urte erdi honetan, mugitzeko ezintasuna eta oinarrizko gaien eskasia (elikagaiak, botikak...) areagotu egin dira. Egoera hau are larriagoa da, gainera, Gazan. Gazako konzentrazio eremuan oinarrizko azpiegiturak suntsitu dituzte (errepideak, zubiak, zentral elektrikoa...) eta ez da argindarrik egongo hurrengo sei hilabeteotan bederen; elikagai freskoak, beraz, gero eta eskasagoak dira eta ur korrontea ere urria eta kalitate gutxikoa da. Hau guztia gutxi balitz, bonbardaketa etengabeak dira eta nazioarteko begirale askok egiaztatu duten bezala, arma ez-konbentzionalak erabiltzen ari dira.
Har ditzagun, beraz, osagai hauek guztiak eta sar ditzagun presio-eltze erraldoi honetan. Emaitzak agerikoak dira. Gero eta nahasiagoa den giro honetan ez da harritzekoa, hortaz, liskarrak eta barne borrokak agertzea, baina eztanda egingo ote du eltzeak?
Batasuna, kolokan
Egun arte, batasuna izan da palestinarren erresistentzia borrokaren ezaugarri miresgarrietako bat. Izan ere, barne ezberdintasun handi eta sakonen gainetik jakin izan baitute arerio okupatzailearen aurkako gutxieneko batasun bati eusten. Egunotan, ordea, palestinarren arteko talken oihartzuna heldu zaigu, gero eta bortitzagoak diren anai-arteko borrokak. Amankomuneko etsaiak diseinatutako eta elikatutako politikaren emaitzak agertzen ari zaizkigu eta palestinarrek inperialismoaren aurka daramaten borroka gurea ere badela sinisten dugunok ikusten dugu, etsipenez, nola egoera jasanezinagoa bilakatzen zaion herri duin honetako jendeari.
Israeldarrek haien alde dauzkate baliabide guztiak, munduko laugarren armadarik boteretsuena, AEBetako babesa, nazioarteko komunitatearen isiltasun koldarra eta gerrak elikatutako makinaria suntsitzaile baten aparato geldiezina; palestinarrek, ordea zilegitasuna eta duintasuna besterik ez daukate. Baina Palestinako lagun batek zioen bezala, “...Israelgo sistema gerrak elikatuta dago, gerrarik gabe Israel desagertzera kondenatuta dago, eta Ekialde Hurbilean pakea dagoen egunean, beraz, Israel desagertuko da, elkar hilko baitute paranoian eta gorrotoan hezitako gizartea delako...”. Gauzak horrela, eta etsipenean erori gabe, gauza bakarra espero dut, hau gertatzen den egunean, palestinarrek euren begiekin ikusteko bizirik iraun dezatela. Insha Allah. Hala bedi.
 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 7
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.