¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
miércoles
20. ago 2008
Inicio arrow Pueblos arrow Palestina arrow PALESTINA: IKUSTEN DIREN ETA EZ DIREN HARRESIAK
PALESTINA: IKUSTEN DIREN ETA EZ DIREN HARRESIAK PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Koldo Sagasti/Komite Internazionalistak   
viernes, 09 de noviembre de 2007

muro_palestina.jpgHistorian sekula ikusi ez denaren lekuko mutuak izaten ari gara azken urteotan Palestinan; alegia, herri oso bat mapatik garbitu beharrean –fisiko eta teknikoki ezinezkoa litzateke gaur egun nazio oso bat konzentrazio esparru batean sartzea–, 800 kilometroko porlanezko harresi bat erakitzen dihardute herri oso baten inguruan. 2002. urtean abian jarri, eta, aurreikuspen guztien arabera, 2008an bukatutzat emango duten azpiegitura erraldoi honek Zisjordaniako eremua mundutik isolatzeaz gain hiru ghettotan banatu ditu. Testua euskaraz.

Azken urteotan porlanezko pareta palestinarren eguneroko ikuspegiaren ezinbesteko osagai bilakatu da: begirada nora pareta han. Nazio Batuen ebazpen guztiei muzin eginez eraiki den azpiegitura honek, ezinbestean, herri oso baten egunerokotasuna baldintzatzen du; hiriak bakartu, erdibitu, edo zatitu egiten ditu; palestinarren lur sail, ospital, unibertsitate zein lantokietarako sarbideak ixten ditu; garraioak eta mugikortasuna oztopatzen ditu; ekonomia garapen normalizatua baldintzatzen du; oinarrizko behar humanitarioen sarrera kontrolatzen du; funtsean, herri oso bat kate motzean lotuta eusteko tresna da.

Baina azpiegitura honen ondorio fisiko nabarmenetatik baino haratago doazen helburuak, beharbada, ezezagunagoak izango dira irakurle askorentzat. Behin baino gehiagotan salatu denez, segurtasunaren aitzakiaz eraikitako horma honen ibilbideak ez ditu errespetatzen NBEak berak 1967an onartutako Zisjordaniaren mugak. Hortaz, badira hainbat lur eremu muga ofizialaren eta harresiaren artean isolatuta gelditu direnak, hots, nazioarteko legediaren arabera palestinarrenak direnak baina zortzi metroko pareta batez Palestina ofizialetik fisikoki banatuta daudenak. “Inoren lur” honetan gaur egun milioi erdi palestinar bizi dira. AEBek, NDFk (Nazioarteko Diru Funtsa) zein MBak (Mundu Bankua) iragarritako egitasmoen arabera, balizko Estatu Palestinar baten ekonomia suspertuko luketen lantegiez hornituko dituzte harresiak bakartutako hiru ghettoak.

Lantegi hauen kokapena izango litzateke, hain zuzen ere, muga eta harresiaren arteko “inoren lurra”; eta langileak mugaz bestaldeko palestinarrak, Zisjordaniakoak alegia. Langile hauek, palestinar orok bezala,  ez dute Zisjordanaiako mugetatik kanpo lan egiteko baimenik izango, eta, honen ondorioz, korridore baten zehar, ghettotik lantegira eta lantegitik ghettora baino ezin izango dira mugitu. Lantegien kapitala eta etekina, ordea, israeldarra izango da. Laburbilduz, Ekialde Hurbilean kapitalismoaren aitzindaria den Israelgo Estatuak esku-lan esklabuaz elikatuko ditu azken bost urteotan okupatutako eremuetan kokatuko dituen faktoriak. Harresia, beraz, palestinar eta israeldarren arteko pareta baino bi zibilizazio, eredu ekonomiko, zein kulturen arteko muga da.

Bisitariaren begiradaren aurrean iraingarria bezain ikaragarria suertatzen den porlanezko azpiegitura hau, beraz, okupazioaren aurkako borrokaren ikur bihurtu da nazioarte mailan; baina esan beharra dago ez dela palestinarren bizibaldintzak gaiztotzen dituen okupazioaren baliabide bakarra. Zisjordaniako kolonia ilegalek, kolonien arteko errepide sareak, eta kontrol militarrek ghettoen arteko herritarren mugikortasuna oztopatzen dute. Apartheid legediak –harresiaz alde bateko eta besteko palestinarren ezkontzak edo auto berean joatea debekatzen dituzten legeak kasu– palestinarren arteko banaketa ezartzen du. Baliabide hauek guztiak, beraz, garbiketa etniko politika global baten tresnak dira; nazismoaren estratega ankerrenak berak ere asmatuko ez zukeen garbiketa politika, alegia.

Gaur, Berlingo harresiaren birrinketaren urtemuga ospatzen dugun azaroaren 9 honetan, ezinbestekoa dugu Palestinako zein mundu osoko hainbat gizarte eragilek bultzatutako deialdiarekin bat egitea. Apartheid harresiaren ankerkeria salatzen duten miloika garrasirekin batera gure aldarriak ere bat egin behar du; palestinarrekiko elkartasunagatik ez bada, kapitalismoaren gurutzadaren abangoardia irudikatzen duen pareta bertan bera botatzeagatik sikiera.

 

 

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 8
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.