¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
miércoles
15. oct 2008
Inicio arrow Pueblos arrow Palestina arrow IHESBIDERIK GABEKO KAIOLAN
IHESBIDERIK GABEKO KAIOLAN PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Koldo   
lunes, 31 de julio de 2006
Ekialde Hurbila puri-purian da, Israelgo Gobernuaren errepresio basatiaren erruz. Libanon egokitu da oraingo honetan kinka larria. Baina palestindarren aurkako jazarpenak ere ez du etenik. Koldo Sagasti laguna, Hemen eta Munduan erakundeko kidea, Palestinan dabil Komite Internazionalistak taldearen brigada batean. Hona bidali duen azkeneko ekarria, www.halabedi.org webgunean ere irakur daitekeena. Orain arteko idatziak webgune honetako Herriak eta Nortasunak izenburuko sailean topatu ditzazkezue.

Gazan 2006-07-28

Atzo, bigarren aldiz Gazan sartzen saiatu ginen, ordurarte guztiz itxita
zegoen Eretz-eko pasabidea, israeldarrek konzentrazio esparru honetan
burutzen ari diren saraskiaren testigantza emango duen lekukorik ez baitute
nahi. Atzo, ordea, Europako hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek osatutako karabanari sartzeko
baimena eman zioten eta talde honen babespean Komite Internazionalistetako
brigada osatzen dugunok ere sartu ginen azken hilabeteotan bortizki
zigortutako ihesbiderik gabeko kaiola honetan.

Goiz osoan zehar Israelgo Armadaren "apatxe"-ek jaurtitako bonbak gertutik
igarri ahal izan ditugu, eztanda beldurgarriekin batera gure oin azpiko
lurra astintzen dute lehergailuek eragindako uhinek. Gazako iparraldeko Bet
Hanun herrian aurreko egunetako bonbardaketetan txikitutako etxeak,
lehertutako zubiak eta suntsitutako azpiegitura guztiak ikusi ditugu.
Batzuetan bonbardatu baino ordubete lehenago abisua ematen diete etxeko
jabeei eta hauek ahal duten guztia hartuta abiada bizian utzi behar dute
haien bizilekua. Aurreko egunean bonbardatutako etxe bat Nazio Batuen eskola
baten parean dago, batetik bestera garamatzan anbulantziatik jeitsitakoan
haur andana batek inguratu gaitu martziano talde bat ikusi izan balute
bezala, izan ere, aspaldiko partez eta sionistek etengabeko bonbardaketei
ekin zietenetik oso arraroa baita atzerriko jendea ikustea Gazako kaleetan.
Handik atera eta hamar bat minutura irratian esan dute armada sionistak
bisitatu berri dugun eskola bonbardatu duela. "...gutxigatik libratu
gara!..." eta segituan barre eta algaraka inguratu gaituen haur pilarekin
gogoratu naiz.

"Konta ezazu zure herrian ikusi duzuna"

Arratsaldean Gaza hiriko Sifah ospitalea bisitatu dugu, bertan azken
egunetako bonbardeketetako 70 zauritu pilatzen dira geletan, korridoreetan
eta baita balkoietan ere. Ikuskizuna ikaragarria da eta giroa labana batez
ebakitzeko modukoa. Amak negar garrasi batean ateratzen dira ospitaletik
jende zurrunbilo batez inguratuta. Eritetxe barruan jendea pilatzen da,
kalashnikovak soinean daramatela batzuk, otoitzean besteak. Gure
harridurarako zaurituek irribar batez hartzen gaituzte eta haien
anputatutako hanken zein besoen muinoi odoltsu eta sendatu gabeak erakusten
dizkigute argazkiak atera diezazkiegun, "...atera argazkia eta konta ezazu
zure herrian ikusi duzuna...", esaten digute haien senitartekoek adorez, bi
hankak galtzea haien eguneroko bizimoduen gorabehera onartua izango balitz
bezala. Halako batean gela batean sartu eta bost bat urteko neskatila bat
ikusi dugu, geldirik, bendaz estalita,ondoan ama negar malkotan daukalarik.
"...metraila dauka burmuinean sartuta, ez da bizirik aterako, gaur goizeko
eskolako bonbardaketak harrapatu du... atera, atera itzazue argazkiak".
Amari begiratu diogu elkartasun hitzen bat zuzendu nahian... baina ezin,
bere eskua estutu eta negarrari eutsi ezinik atera gara gelatik. Hamar
minutu lehenago eta gutako bat izan ziteken ohe horretan heriotzarekin
borrokan zetzana baina haur gazatar bat da eta antza denez hemendik kanpo
hori ez zaio inori axola. Bisita jarraitu dugu, hanka gabeak, beso gabeak,
begi gabeak, aurpegi gabeak...bizitza urratuak baina malko bakar bat ere ez
hain begietan.

Nazioarteko karabanak Gaza utzi du arratsalde partean. Gu gelditu gara, eta
ez dut uste gutaz aparte askoz atzerritar gehiago dagoenik konzentrazio
esparru honetan. Gauean, berriro ere, bonbardaketak entzun ditugu,
hegazkinen burrunbak, koheteen eztandak, Gazako gauaren doinuak. Atzo 26
hildako izan ziren, gaur ezin jakin, seguraski beste horrenbeste, eta
1.300.000 palestinar gelditzen dira oraindik ere lurrez, itsasoz, eta
haizez guztiz itxitako kaiola honetan.

".Arazo larria daukagu Gazan...", zioen mediku batek, "munduko edozein
lekutan norbaitek bonba edo tanke baten eztanda entzuten badu korrika
bizian ateratzen da; hemen, ordea, hain gaude ohituta bonba hotsei ezen
korrika atera beharrean jendea, eta haurrak batez ere, kuxkuxeatzera
gerturatzen den eta horrelakoetan behar baino zauritu gehiago suertatzen
dira..." .

Osasuna eta askatasuna. Salamat!

 
< Anterior

Arqueología Social

 
Resiste 16
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.