¿Recuperar clave? ¿Quiere registrarse? Regístrese aquí
  • Narrow screen resolution
  • Wide screen resolution
  • Auto width resolution
  • Increase font size
  • Decrease font size
  • Default font size
  • default color
  • red color
  • green color
Eutsi - Pagina de izquierda Antiautoritaria
viernes
09. ene 2009
Inicio arrow Pueblos arrow Palestina arrow "..Non daude orain gerrarren aurka kalera atera ziren lagunak?..."
"..Non daude orain gerrarren aurka kalera atera ziren lagunak?..." PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Koldo   
domingo, 16 de julio de 2006
Banderak masta erdian daude Palestinan. Etsipena eta amorrua nabariak dira
berba eta begiradetan.
Batzuk itxaropentsu agertu ziren duela pare bat egun pentsatu zutenean
Hizbolah-ren ekintzak isrraeldarrak negoziatzera bultzatuko lituzkela,
baina oker zeuden. Bost axola Israelgo gobernuari soldadu atxilotuen patua,
peoi hutsak baino ez baitira euren joku makabroan.
Estatu Batuek aspaldi zeukaten begipuntuan Libanoko erresistentzia chiita,
egun ekialde hurbilean "Anai Handiaren" egitasmoak ostopatzeko gai den
talde armaturik boteretsuena, eta Hizbolah-ren enbidoa jaso eta hordago
handira bota dio, izan ere Israelgo armada Palestinan eta Libanon burutzen
ari den sarraskien atzean Estatu Batuen interesak izkutatzen baitira.


Gazan hondamendi humanitarioan murgilduta dago. Armada sionistak 100
lagunetik gora hil ditu eta ehundaka zauritu astebete eskas batean,
oinarrizko azpiegiturak txikitu, argindarra eta ur edangarria moztu, gai
toxiko eta radioaktiboak jaurti guztiz itxita dagoen eta ihesbiderik ez
daukan 1.300.000 biztanleko konzentrazio eremu batean.
Libanon 100 lagunetik gora hil eta oinarrizko azpiegitura guztiak suntsitu
dituzte(aireportua, Beirut eta Damascoren arteko autopista, errepide sarea
eta zubiak...), hainbat hiritan bi orduko epea eman dute ebakuatzeko eta
jendea hiesian zebilela bonbardatzen hasi dira. Libano mapetatik guztiz
ezabatzeko erronka abian jarri dute nazioarteko komunitatearen isiltasun
laguntzaile eta koldarraren babesean.
Triskantza lotsagarri hauek arabiako herrialdeen telebistetatik gainezka
egiten duten bitartean palestinarrek etsita begiratzen diote inguruko
herrien pasibitateari. Siria eta Iranek ongi dakite gatazka honetan parte
hartuz gero, Irak, Palestina eta Libanoren ondoren haien txanda helduko
zaiela eta ez daude prest AEB-Israelen makinaria txikitzaileari aurre
egiteko. Nazioarteko Zuzenbidean, Europako Herrialdetan eta gainontzeko
estatuz-gaindiko erakundetan inolako esperantza ere aspaldian galduta dute
Palestinarrek. Norengandik, ordea, espero ahal dute itxaropen izpi bat?.
"...non daude orain Porto Alegren biltzen ziren milaka
mugimendu sozialek?, non daude orain gerraren aurka kalera atera ziren
milaka lagunak?...", horrela zioskun, amorru bizian lagun palestinar batek
guk erantzuna jakingo
bagenu bezala. Eta jarraitu zuen, "...uste duzue palestinarrekiko
elkartasunagatik etorri zaretela Palestinara, baina borroka hau ez da
Palestinan geldituko, izan ere, gure atzetik Libano doa, gero Siria,
Iran... batek daki, egunen batean zuek ere izan zaitezkete,
inperialismoaren makina txikitzaile hau ez baita inoiz
geldituko...".
Zurrunbilo triskantzaile hau geldi dadin alferrik dugu Europako estatuen
zein nazioarteko erakundeen erantzunaren zain gelditzea. Gizatasun pitin
bat gelditzen bazaigu, beraz, erantzun bat eman behar zaio basakeri honi,
herri honetako jende adoretsu eta duinak jakin dezan europako herrietan
jendea behintzat eurekin dagoela.
Palestinako txoko batetik.
salamat
Koldo . Komite Internazionalistetako Brigadista Palestinan
_________________________________________________________

 
< Anterior   Siguiente >

Arqueología Social

 
Resiste 21
 

Suscríbete

Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.