| MAITASUNA BEZAIN BEROA, BIZITZA BEZAIN MIKATZA, HERIOTZA BEZAIN GOZOA |
|
|
|
| Escrito por Koldo Sagasti | |
| jueves, 03 de abril de 2008 | |
![]() Halako batean kontaketa eten du negarrari eusteko eta isilune baten ostean tea zerbitzatu digu. Hiru xurrutada eman diot basoari: lehenengoa maitasuna bazain beroa, hurrena bizitza bezain mikatza, eta azkena heriotza bezain gozoa. Hala behar du Saharan. Agurtzeko ordua heldutakoan agindu diot bere istorioa kontatuko dudala eta egunen batean tamainako harrera bat izango duela nire etxean.Artículo en euskera Maitasuna bezain beroa, bizitza bezain mikatza, heriotza bezain gozoa
Haur
bat gerturatu eta goxokiak
eskaintzen badizkizu, dudarik gabe, sahararra izango da. Halaxe pentsatu dut El Aioun-eko hondartzan, Saharako eremu okupatuetan, patxada ederrean geundela ume koxkor
kuadrilla bat solastera
hurbildu eta txikleak oparitu dizkigutenean. « zenbat hizkuntza ezagutzen duzu ? » -galdetu diot gazteleraz argitasun osoz hitz egiten duen bati-, « arabiera, espainola… eta ingeles pizka bat » -berak-, «
eta sahaniya ? » -itaundu dut bere saharar jatorriaren inguruko nire susmoak egiaztatzearren-. Berak bitan pentsatu ostean, beldurrez , sahararren hizkuntza ere hitz egiten duela aitortu dit.
Geroxeago
ere sahararren begikortasuna konprobatu ahal izan dugu. Sidi-k, darra jantzita egin digu harrera kuxin eta almoadoiez beteriko egongelan. Eserarazi, teontzia berotzen duten txingarrei intsentsua gehitu eta lurrin usaintsuaz goitik behera igurtzi gaitu. Bapo jan eta edan ostean solasaldiari ekin diogu. Sidi Mahmud 50 urte inguruko gizon dotorea da. Fosphobukraa S.A., Saharako fosfato enpresa, espainolen esku zegoen garaietan bertako buruzagi sindikala izan zen. Madrilgo 76ko hiru alderdien arteko akordioen ostean, ordea, faktoria Espaina eta Marokoko gobernuen artean banatu zuten eta gerora magrebiarren esku gelditu da. Sidi buru belarri dabil, azken urteotan, Marokoko okupazioa zela eta, erbestera alde egin behar izan zuten 1500 langile sahararrei dagozkien indemnizazioak aldarrikatzen. Hori dela eta, mehatxuak jaso izan ditu baina ez zuen inoiz uste mehatxu horiek beteko zirenik.
«Oraindik
ez dira agertu astelehenean El Aioun-etik Kanarietarako bidean
hondoratutako pateran zihoazen 15 lagunen gorpuak». Halaxe dio Sidi-k
erakutsi digun 2005eko Abenduaren 27ko egunkari baten orri horituak. Horien artean Abibon Allah eta Abd Errahman, Sadi-ren semeak, zihoazen. Ahal zuten bide bakarretik, itsasotik, alegia, Marokoko gobernua konprometituko zukeen informazioa ateratzeko ahaleginetan zebiltzan. Tartean polizia marrokiarrek gazte sahararrei pateretan ontziratzen nola laguntzen zieten agertzen zuten argazkiak zeuden.
Marokoko
erakundeek 15ak desagertutzat ematen baditu ere, familiako auzokide marrokiar baten bidez jakin izan dute gazteak ez zirela itsasoan ito, aitzitik, taldeko bi hil eta gainontzekoak espetxe sekreturen batean sartu zituzten. Egunotan gose greban dauden 60 preso sahararrez gain beste 500 inguru espetxe sekretuetako ziegetan desagertuta dabiltza, tartean Sidiren seme-alabetako bi. Halako batean kontaketa eten du negarrari eusteko eta isilune baten ostean tea zerbitzatu digu. Hiru xurrutada eman diot basoari: lehenengoa maitasuna bazain beroa, hurrena bizitza bezain mikatza, eta azkena heriotza bezain gozoa. Hala behar du Saharan. Agurtzeko ordua heldutakoan agindu diot bere istorioa kontatuko dudala eta egunen batean tamainako harrera bat izango duela nire etxean.
Eremu okupatuetatik agur bero, mikatz eta gozo bat osasuna eta askatasuna
Koldo
Sahara okupatutik 3. kronika Baliabide naturalak ! Mendebaldean dugun sistema ekonomikoaren motorra ; horregatik da hain garrantzitsua Sahara Marokoretzat ;horregatik jasan behar dute saharauiek euren herriaren kolonizazioa eta esplotazio gupida gabea. Horregatik 2005etik, eta lehenagotik ere, isiltasuna besterik ez dute jaso Mendebaldetik. Zortziak jota dira, eta Sidi Mahmuten etxetik Bilelen etxera joan gara. Ailegatzean, ohi bezala oso modu atseginean eman digu agurra, eta segituan gonbidatu gaitu bere egongelan jezartzera: Saharauien abegikortasuna ikaragarria da ! Oso egongela bereziak dituzte, baina, gure lagun hauek, denok harrituta utzi gaituztenak. Gelaren alboetan eserleku izugarri erosoak dituzte, sala osoa inguratzen dituztenak. Behegaina alfonbra garbi eta leun batzuek estaltzen dute, eta gelaren erdian : hutsa ! Alegia, ezer ez. Ez dute ezer paratzen egongelaren erdian berbalagunen arteko komunikazioa eta elkarrekiko begiradak ezerk ez ostopatzeko. Jezarrri gara, ete gurekin batera Mohammedek lortu dizkigun kontaktuak, solasaldirako. Horietako bat, darraa urdin argi batekin jantzia, hasi zaigu Saharak dituen baliabide naturalei buruz hitz egiten, eta Marokok egiten duen horien ustiaketa basatiaz. Gizona baxu samar mintzatzen zen, eta Bilelek aldi bereko itzulpena egiten zigun. Ikaragarria kontatu diguna ! Sahara oso aberatsa da baliabide naturaletan : petrolioa, fosfatoak, basamortuko hondarra, dunetan pilatzen dena ( porlana egiteko oso baliotsua), arrantza…Kontaktuak azaldu digu nola Maroko ari den baliabide natural guzti horiek ustiatzen, gupidarik gabe. Hori guztia salatzeko, 2004an elkarte bat sortu zuten, saharauien elkarte oro bezala, izen luze-luzea duena : Bakea lortzeko eta baliabide naturalak babesteko elkartea. Berehala hasi ziren mugitzen eta manifestazioak antolatzen. 2005an, adibidez, lehenengoa egin zuten, eta urte berean txosten bat argitaratu zuten baliabideen ustiaketa salatzen zuena. Txostena klandestinitatean irakurri behar izan da, baina aldi berean euskarri erabili dute Nazioarteko elkarte askotara bidaltzeko eta laguntza eskatzeko injustizia horren aurrean. Hainbat elkarte aipatu dizkigu, lautik gora, eta atera kontuak : 2005etik hona batek bakarrik erantzun die ! Bestetik, aipatu digu nola manifestazioan kolpatuak izan ziren, atxilotuak, eta gero torturatuak. Baliabide naturalak ! Mendebaldean dugun sistema ekonomikoaren motorra ; horregatik da hain garrantzitsua Sahara Marokoretzat ;horregatik jasan behar dute saharauiek euren herriaren kolonizazioa eta esplotazio gupida gabea. Horregatik 2005etik, eta lehenagotik ere, isiltasuna besterik ez dute jaso Mendebaldetik. Guk ere isiltasunari helduko diogu , eta isilean jarraituko dugu gure bidaia honetan, saharauien sufrimenduaren berbak ozenago entzun daitezen.
Sahara okupatutik 2. kronika
Agur bero bat euskaldunoi eta halabeditarroi sahara okupatutik. Urdinezko polizia eta berdezko militarrengandik urrundu eta intimidade pixkat lortu dugun honetan, sahararrak euren herrian, euren territorioan zein egoeratan dauden ezagutzeko aukera izan dugu. Lehenik, intifadako gazteekin bildu gara, haietako bat hasi da azaltzen nola jartzen dituzten banderak elektrizitate kableetan, hemen debekaturik baitago sahararen edozein ikur, nola egiten dituzten manifestaldiak…, orain irrati bat sortu nahian ere ari dira. Dena klandestinitatean, euren hizkuntza ere ez zaie onartzen; ikaragarria da jazarpen koloniala.Igandean aldiz, Sidy Mahmud-en etxean bildu gara, beti ere polizia jarraika ez genuela ziurtatu ostean. Bere etxean hartu gaitu eta generaman usainarekin mesfidati edo lurrinez gorputzak bustiz eman digu ongi etorria. Te goxo eta janariz beteriko mahai borobil baten bueltan eseri eta hizketan hasi da. 2005ean bere bi seme eta beste 13 kiderekin batera kanarietara abiatu ziren borroka zabaltzeko asmoz, itsaso zabalean polizia marokiarrak erasotu eta bi hil zituzten; bere bi seme eta bizirik irtendako gainerakoak gartzela sekretutan daudela esan zigun. Ondoren, beste etxe batean preso politiko saharauiarren elkartearekin bildu ginen. El Aioun-eko gartzela beltzeko mixeriak kontatu zizkiguten. 200 presorentzat egokitutako gartzelan 800 preso dauzkate eta zenbaitek komunean egin behar izaten dute lo. Aurtengo otsailaren 28an gose grebari ekin diote 60 preso politikok. Eskatzen dutena zera da; autodeterminazioa, estatus politikoa eta gartzeletan duintasuna bermatzea. Tartean Sahir Brahim dago, koma egoeran eritetxera eraman zutena eta artean oheari lotuta dutena, argazki batean erakutsi diguten bezala. Gainera, Agadir-eko preso sozial sahararrek bat egin dute deialdiarekin. Huxe da dena momentuz sahara okupatutik: GORA SAHARAR BORROKA ETA ASKATASUNA!
Sahara okupatutik 1. kronika Saharar herriak bizi duen egoera latza ezaguna da gure artean. Badakigu 1975 arte Espainiaren kolonia izan zela, eta hauek aldegin zutenean Marokok okupatu zuela basamortuaren eta itsasoaren artean dagoen lurraldea. Haren ondotik, zenbait saharauik Argeliako basamortura ihes egin behar izan zutela eta bertan daudela errefuxiatuta ere badakigu. Baina beste askok eta askok ez zuten ihes egin, eta beraiena den lurraldean geratu ziren. Gasteizko Hala Bedi irratiko 4 kide bertara etorri nahi izan dugu, eta lurralde okupatu honetan bizi direnen egoeraren berri izan eta eman. Horrela bada, hilaren 20an abiatu ginen lehenengo helburu genuen El Aioun-era. Bidea ez da erraza izan, kontrol polizialak eta kotxearekin izandako zenbait kontu direla medio, baina hementxe gaude Foum El Haoud-eko hondartzan El Aioun-etik 27 km-ra. Eta bertako ume batzuei Txorionak-en berri ematen. Basamortuan bagaude ere ez dago bero itogarririk eta egunen batean euria ere egin digu Herenegun iritsi ginen Saharako hiriburura eta hasiera-hasieratik konturatu ginen beroa baino askoz itogarriagoa zela poliziaren jazarpena. Kaleak poliziaz, militarrez eta NBetako soldaduz beteta daude eta ikaragarri kontrolatzen dituzte bertakoak, gutxixeago kolonoak. Asko kontrolatuen artean gu ere sar gaitezke begi bat baino gehiago sentitzen baititugu gainean, kalera ateratzen garen aldiero. Ez dituzte turistak nahi, ez badira basamortura bidean doazen bidaiari soilak. Eta gu, ez izan ohiko turistak, ez nahi erosketak bata bestearen atzetik egin, beste interes batzuk izan guk. Hala ere, disimulatzeko bada ere, turista plantak egiten ari gara turbante eta guzti. Tartean-tartean ere bilerak egin ditugu bertako elkarteetakoekin, eta hauek egiteko ere komeriak egin behar izan ditugu, baina lortu dugu. Emango dizuegu hauen berri aurrerantzean. Bitartean, zaindu! El Aioun-dik, Salamat!
|
| < Anterior | Siguiente > |
|---|
Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.