Larunbata Urtarrila 20th 2007, 2:20 pm (La ertzantza esta identificando a unos 100 jóvenes en la plaza 3 de marzo de Gasteiz) Atala: Zebra bidea
Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo "Jarrai-Haika-Segi" auziaren aurka erabakitako sententzia salatzeko asmoz gazte talde batek prentsaurrekoa eman du Gasteizko Martxoak 3 plazan. Bukatu bezain laster, ertzaintzak dena inguratu du, hamabi bat furgoneta agertu dira eta bertaratutakoak banan-banan identifikatzen ari da. Jakin dugunez, jada bi pertsona atxilotu dituzte.

















Gogoratu dezagun Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin duela. Auzitegi Nazionalak 2005. urtean emandako epaia eta ezker abertzeko gazte mugimenduak "erakunde terrorista" direla ebatzi du. 24 auziperatuetatik 23ri seina urteko kartzela zigorra ezarri die eta bakarra errugabetu du. Auzitegi Nazionalak 23 zigortuak bilatu eta atxilotzeko agindu zien Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari.