Lucha Social
Mexico
¡Viva el pueblo mexicano! | ¡Viva el pueblo mexicano! |
|
|
|
| Escrito por L.K.García | |
| miércoles, 28 de junio de 2006 | |
|
Hauteskundeak datoz Mexikon. Hiru alderdi nagusiak (PAN, PRI eta PRD) nahiko berdinduta helduko direla uste dute batzuek. Askoren irudiko, Andres Manuel Lopez Obradorrek (PRD, zentro-ezkerra) irabaziko du, baina batek baino gehiagok uste du oso litekeena dela eskubiak iruzurra egin eta PRDren balizko garaipena bertan behera uztea. “Batek daki…”, horixe da-ta mexikarren esaerarik ohikoenetako bat. Kasu honetarako propio eginda dagoela dirudi.
Alderdien itsasoa, baina, politikeriak belztuta dabil, baina aldi berean den-dena ikusten da. Begi bistan da PAN ultraeskuin pribatizatzailea dela eta PRI mafia talde bat bihurtu zela aspaldian. PRDk, berriz, guztiz kikildurik, zentruari baino ez dio begiratu nahi, eta botere politikoa lortzeko estrategiaren biktima dela argi eta garbi erakutsi du sarritan, esaterako, Atenco kasuan.
Bitartean, Mexikoko herri xehea beste klabe batzuetan ari da, eta dantzari zebilen jo ta ke joan zen igande eguerdian La Alamedan, urterik urte irabazten jakindako esparruen jabe: travestiak, etxerik gabekoak, indígena punkie gaztetxoak, etxeko neska garbitzaileak, gizarteak ahaztutako zaharrak eta abar, DFko bihotzaren taupadaren bene-benetako motore direlako (argibide gehiago nah izanez gero, ikus webgune honetan bertan “La Alameda” izeneko artikulu). Eta alderdiek zer egingo duten argitzea saihesten duten bitartean, zapatismoak nahiz ezkerreko hainbat erakundek La Otra Campaña bultzatu dute tinko, beste politikagintza mota bat egin daitekeela aldarrikatzeko asmoz. Atencoko herritar borrokalariek azken urteetan egin duten moduan
“Beldurra” eta “amorrua”
“Atencoko errepresioak gainditu egin du orain arteko jazarpenen maila. Gustavo Diaz
Gillyren irakurketaren arabera, Estatua “onargarritasunaren muga” haruntzago helarazten saiatu zen Atencon, datozen urteetako errepresioei begira. Gertatutakoa “Mexikoko historiaren tragedia nazionaletako bat” izan zela uste du. Idazle eta historiagilearen ustez, maiatzaren 3 eta 4ko gertaerak “beldurra” zabaltzeko profitatu zituen botereak. “Atencoko komunitatean ulertzeko moduko beldurra geratu da arrasto, bai eta amorru izugarria ere”, erantsi zuen. Bestalde, Benhumearekin bat egin zuen alderdi politikoen jokabidea salatzean: PANek errepresioa goratzeaz gain, beste inork ez duela ezer esan nahi izan kritikatu eta hauteskunde kanpainaren amaieran iritzia emateko eskatu zuen.
Alexis bizirik bailitzan
Alexis Benhumea zenaren aitaren hitzaldia ekitaldiaren unerik hunkigarrienak ekarri zituen. Semea hil ez balitz bezala mintzatu zen beti, aditza orainaldian erabiliz, eta hilketaren xehetasunik larrienak adierazi zituen: Alexis zenbait astetan heriotz zerebralean egon da buruan hartuako ke-pote baten golpe bortitzaren eraginez, ekainaren erdian hil zen arte. Angelek Alexis 11 orduz zaindu behar izan zuen zauritu zuten lekuan bertan, gaztea odoletan zegoela, hil-hurren, Poliziak anbulantziari pastasen uzten ez ziolako. Alexis unibertsitarioa zen, dantzaria, errusiera ikasten ari zen eta Lacandonako Seigarren Deklarazioari atxekimendua agertu zion. Biktimaren aitak ez zuen zalantzarik izan gertatu zirenak “Estatuaren terrorismotzat” hartu eta Mexikon sistema politikoa “krisi larrian” dagoela deklaratzeko.
Buruz-behera omen dabil gizartea aske egon behar dutenak barruan direlarik eta libre dagoen jendaila kontrolpean ez dagoenean. Hala eta guztiz ere, gaur inoiz baino gehiago: ¡Viva el pueblo mexicano!
LAS MUJERES EN EL CASO DE ATENCO Y TEXCOCO
INVITACIÓN A LA PRESENTACIÓN DEL
INFORME PRELIMINAR SOBRE ATENCO:
Comisión Civil Internacional de Observación de Derechos Humanos (cciodh)
La CCIODH quiere invitar especialmente a todas las mujeres y personas interesadas a la presentación del Informe Preliminar sobre Atenco que se realizará el jueves 29 de junio a las 19 horas en la Casa de Cultura Jesús Reyes Heroles, en la calle Francisco Sosa, 202, Barrio de Santa Catarina, Coyoacán.
Contaremos con la presencia de Raquel Gutiérrez, María Novaro, Jesusa Rodriguez y Ofelia Medina , así como con la palabra de las mujeres expulsadas y las mujeres presas. Se pasará el vídeo con imágenes de los presos y presas de Santiaguito que la CCIODH obtuvo el 2 de junio en el penal.
Esperamos su asistencia.
Un cordial saludo,
Ignacio García García Silvia Sanahuja García
Por la CCIODH
Ciudad de México, 24 de junio de 2006
Comisión de Seguimiento de la cciodh
Fray Servando Teresa de Mier # 92, 4º piso
(UACM), Col. Centro.
Tel. (55) 55 78 55 63
Cel. (01) 55 3467 67 63
Web-site: http://cciodh.pangea.org
|
| < Anterior | Siguiente > |
|---|
Recibirás un Boletín con nuestras recomendaciones.